En este momento estás viendo Elixabete Etxanoberekin batera, Energy Intelligence Centerren

Elixabete Etxanoberekin batera, Energy Intelligence Centerren

Elixabete Etxanobe Abanto Zierbenan dagoen EICn (Energy Intelligence Center) izan da gaur goizean, Unai Rementeria ahaldun nagusiarekin, Ainara Leiba Muskizko alkategaiarekin, eta beste hautagai eta Eusko Alderdi Jeltzaleko ordezkariekin batera.

Bertan, Bizkaiko ahaldun nagusi izateko EAJren hautagaia den Elixabete Etxanobek bere alderdiak arlo ekonomikoan garatu dituen politiken balioa azpimarratu du, eta aukera-sektore berriak bultzatzearen alde egiten du, besteak beste, ikus-entzunezkoen industria, bioekonomia, ekonomia digitala eta kuantikoa eta hidrogenoa eta etorkizuneko energien ikerketa.

Bultzada horri esker ekonomia sustatuko da eta enplegua sortuko da, EAJren lehentasun nagusia. Arlo horretan, emakumeei, gazteei, 45 urtetik gorako pertsonei eta langabezia-tasa handienak dituzten eskualde eta udalerriei zuzendutako beste neurri batzuk ere bultzatuko ditu.