En este momento estás viendo Aurrera egiteko

Aurrera egiteko

EAJ-PNVk maiatzaren 28ko Udal eta Foru Hauteskundeetarako hautagai jeltzaleak aurkeztu zituen atzo, BECen, bertan batu ziren 2.500 bat alderdikide eta alderdizaleen aurrean.

EAJ-PNVk pertsonarik onenak aurkeztu zituen Aldundiak eta Udalak “ondo gobernatuta egon daitezen eta hiritarren bizi kalitatea gero eta hobea izan dadin”. Gure alkate Ainara Leiba bertan izan zen, berarentzako, herria, konpromisoa eta ilusioa ardatz nagusiak direlako.