Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta EAJ-PNVk “AURRERA EMAKUME L1DERRAK” kanpainaren bitartez emakumeen lidergotza sustatzea bilatzen du. Euzkadi Buru Batzarrak emakume alderdikide eta alderdizale guztiak animatu ditu M-8aren ospakizunarekin bat egitera eta sare sozialetan irudia argitaratzera, hatz erakuslea gorantz jarrita, emakumeen lidergotza aldarrikatzeko.
Gure alkate Ainara Leibak ekimenean parte hartu du, Muskizko Alderdi Jeltzalearentzako emakume eta gizonen arteko benetazko berdintasuna lortzea, demokraziaren funtsezko balorea izateaz gainera, gure gizartearen garapenerako ezinbesteko faktorea delako. Zentzu honetan, pausoak aurrera ematen jarraitzeko konpromisoa daukagu, muskiztar eta euskaldun guztiok berdintasun osoz bizi ahal izateko.
Aurrera emakume l1derrak!