En este momento estás viendo EAJ-PNV Muskizen Bildu da Aldundiak Ezkerraldea-Meatzaldean gidatutako jarduketen gauzatze mailaren balantzea egiteko
EAJ_PNVren batzarra, Muskizen.

EAJ-PNV Muskizen Bildu da Aldundiak Ezkerraldea-Meatzaldean gidatutako jarduketen gauzatze mailaren balantzea egiteko

Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Elixabete Etxanobe, Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako diputatua eta EAJ-PNVren ahaldungai nagusia; alkateak, haien artean Muskizkoa, Ainara Leiba; eta 2023ko udal hauteskundeetan EAJren zerrenden buru izango diren pertsonak Muskizen bildu dira gaur goizean, EAJ-PNVk eskualdeko erakundeetan gidatzen dituen proiektu estrategikoen egoera aztertzeko.

Meatzaldea-Ezkerraldeko Teknologia Parkea, mugikortasuna eta garraioa, eta enplegua zein gizarte-politikak izan dira Bizkaiko Foru Aldundiaren jarduera-ardatzak Ezkerraldea-Meatzaldean.