En este momento estás viendo EAJ-PNVk euskal gizartearen aurrean 10 konpromiso hartu ditu ‘Entzunez Eraiki’ amaitzean

EAJ-PNVk euskal gizartearen aurrean 10 konpromiso hartu ditu ‘Entzunez Eraiki’ amaitzean

EBBren presidente Andoni Ortuzarrek eta Berrikuntza Politikoko burukide arduradun Xabier Barandiaranek “Photoshopik gabe” aurkeztu zuten atzo, Bilboko Euskalduna Jauregian, talde jeltzaleak azken urte honetan garatu duen ‘Entzunez Eraiki’ entzute aktiboko prozesuaren ondorioak. Euskadiko kultura, gizarte zein ekonomia arloko 500 bat ordezkari elkartu ziren ekitaldi honetan.

Ateratako ondorio hauek erreferentziatzat izango ditu talde jeltzaleak eta oso kontuan hartuko ditu datorren urte bete eta erdian egingo diren hauteskunde prozesuetara EAJ-PNVk eramango dituen programa guztiak idazteko orduan. Hauek izango litzateke EAJ-PNVk euskal gizartearekin hitzeman dituen konpromisoen dekalogoaren laburpena:

1. Demokrazian sakontzea eta indartzea
2. EAJ-PNVren barne bizitza aktibatzea
3. Harremanak areagotzea gizarte antolatuarekin eta elkarteekin
4. Kontakizun osoagoa eta emozionalagoa XXI. menderako
5. Euskara, euskal arima
6. Genero berdintasunaren, elkartasunaren, aniztasunaren eta iraunkortasunaren belaunaldia
7. Garapen ekonomikorako eredu propioa, kalitatezko enplegua eta zerbitzu publikoak
8. 2030 Agenda, politika publikoetarako marko gisa
9. Nafarroa eta Iparralde
10. EAJ-PNV munduan

EAJ-PNVk konpromiso hauek “errealitate bihurtzeko” hitza eman du.