En este momento estás viendo EAJ-PNVren Bizkaiko hautagaien aurkezpena

EAJ-PNVren Bizkaiko hautagaien aurkezpena

«Ilusioa, proiektua eta elkarlana» dira maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan Bizkaian EAJ-PNV ordezkatuko duten emakumeen eta gizonen ezaugarriak. Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidentearen hitzak dira, atzo, Getxoko ‘Olatua‘ eraikinean izandako aurkezpen ekitaldian.

“Gaur Bizkaiko hiritargoaren zerbitzura jartzen ditugu EAJ-PNVk herrialde honetan dituen pertsonarik onenak, herrialdearen mesedetan lan egin dezaten. Emakume eta gizon prestatuak dira, konpromisoarekin eta ilusioz beteta. EAJ-PNVren lantaldea osatzen duten pertsonak dira, ilusioarekin eta herri honentzat proiektu bateratu bat proposatuz, egunez egun Bizkaiaren alde lan egiten duten bitartean. Ilusioa. Proiektua. Elkarlana”.
Hala deskribatu zuen Itxaso Atutxak maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan EAJ-PNV ordezkatuko duten emakumeen eta gizonen talde bikaina.

Atzoko ekitaldiarekin amaitu da EAJ-PNVk Bizkaian herrialdea osatzen duten 112 udalerrietatik 110etan hauteskunde zerrendak aurkezteko egin duen barne prozesu luze eta bermatzailea (Amorotok eta Gizaburuagak beren erregimen propioa dute). Horiei gehitzen zaie Batzar Nagusietan ordezkaritza izango duten lau hauteskunde barrutietarako hautagaitzak.

Gure alkate Ainara Leiba, EAJ-PNVren Muskizko hautagaitza, bertan izan zen, gure herriak duen izaera eta ezaugarri propioen ordezkari, ilusioz eta gure udalerriaren alde lanean jarraitzeko gogoz, Muskiz hobea osatzen jarraitzeko gogoz.

AURRERA!