En este momento estás viendo Itsaslur pasealekua konpontzeko izapideak hasi dira

Itsaslur pasealekua konpontzeko izapideak hasi dira

Pasa den urtarrilean, Itsaslur bidea moztu behar izan zen, euriteek eragindako lur-jausien ondorioz, eta txosten baten arabera, ez zen komeni harkaitzak eta lurra pasealekutik kentzea, ezponda ziurtatzeko neurririk hartu gabe.

Segurtasun-baldintzak berreskuratzeko asmoz, Muskizko Udalak kaltetutako mendi-hegala sendotzeko, eroritakoa kentzeko eta Itsaslur pasealekua abian jartzeko proiektuaren idazketa esleituko du, 190.000 euro inguruko inbertzioz. Ezpondaren azterketa geoteknikoa egin eta lur-jausiak kendu aurreko urratsa da.

Gainera, ezponda sendotuko da, joan den urtarrilean bizitakoa bezalako egoerak errepika ez daitezen.