En este momento estás viendo Mugiment Kiroltxartela erabiltzeko hitzarmena luzatu da

Mugiment Kiroltxartela erabiltzeko hitzarmena luzatu da

Muskizko Udalak beste lau urtez berritu du udalerriko kiroldegiko bazkideek Mugiment Kiroltxartela erabiltzeko hitzarmena.

Mugiment Kiroltxartela “txartela birtuala” da, eta APP baten bidez udaletako kirol instalazioetako bazkideei aukera ematen die programa honi atxikitako 73 herrietako kirol esparruetara sartzeko.

Bazkideak Mugiment KTX aplikazioa deskargatu eta bere mugikorrean instalatu beharko du, erregistratu (datuak eta zein erakundetako bazkide den adieraziz) eta behin datuak baliozkotuta, jakinarazpen bat jasoko du. Hortik aurrera, programari atxikitako herrietako kirol-esparruetara sartu ahal izango da, telefonoan izango duen “txartel digitala” eta NAN aurkeztuz.