En este momento estás viendo Muskizek argiteria publikoa berrituko du

Muskizek argiteria publikoa berrituko du

646.000 euro inguruko inbertsioz, Muskizko Udalak 389 argi-puntu berrituko ditu, udalerriaren energia eraginkortasuna hobetzeko asmoz.

Eraginkortasun handiko Led argi berriak ipiniko dira, optika optimoarekin, eta telekudeaketa-sistema bat izango dute kontrol zein erregulazio sistema gisa.

Muskizko kale, pasealeku eta espazio publikoetan argiztapen eraginkorra eta kalitate egokikoa jartzea da xedea, baita funtzionamendu zuzena bermatzea ere.