Urtero legez, Muskizko Udalak gustu guztietarako antzerki denboraldia eskainiko du, martxoan, Meatzari Aretoan.“Muchos amigos negros” antzezlana, García Lorcaren “Yerma”, eta “Cinco minutos” komedia izango dira emango diren obrak. Gainera, Paddam taldearen“La Chanson frantsesa” kontzertuaz ere gozatzeko aukera egongo da; antzerki denboraldi honetan abonua erosten dutenek, doan.
Martxoaren 11an, larunbata, “Muchos amigos negros” antzezlanak irekiko du antzerki denboraldia Meatzari Aretoan; umore beltza Asier Hormaza eta Ramon Ibarraren eskutik. Hilaren 18an, García Lorcaren “Yerma” lanaren egungo bertsio oso bilbotarraz disfrutatu ahal izango da, Ana Pikazarekin; eta martxoaren 25ean, Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaiaren “Cinco minutos” komedia saritua ekarriko digute.
Hiru obra hauez gain, Paddam taldearen “La Chanson frantsesa” kontzertua izango da Meatzarin, apirilaren 29an.
Emanaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira. Sarrerak eta abonuak Meatzari Aretoko leihatilan eta muskiz.org webgunean erosi daitezke.