“Hitzez ekiteko garaia” lelopean, Euskaraldia heldu da Muskizera. Herri Batzordeak, Udalaren laguntzaz, hainbat ekintza antolatu ditu herriko kaleak euskaraz betetzeko: poteo musikatua, «bertsolari» filmaren emanaldia, Mintzodromoa, umeentzako antzezlan eta ipuin kontalaria, eskupilota jaialdia…
Azaroaren 18an hasi zen Euskaraldia eta abenduaren 2an amaituko da. Bi aste gogoz eta emozioz euskaraz mintzatzeko eta bizitzeko.
Gainera, hilaren 3an, Euskararen Egunean, poteo musikatua, bertso bazkaria, dantza plaza, jolasak, kontzertuak, elektrotxaranga… izango dugu Muskizen.
Bete dezagun geure herria euskaraz!