Muskizko HAPO berria idatzi duen taldeak aurrerapen bat aurkeztu du, lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko araudian egindako aldaketa batzuk kontuan hartuta. Aldaketa horiek udalerriaren antolamenduari eragiten diote uholde-arriskuari eta bideei dagokienez.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Errepideen Lurraldearen Arloko Plana 2022ko ekainaren 21ean onartu zen behin-behinean, eta garrantzi berezia du; izan ere, Muskizko saihesbidea deritzona egitea proposatzen du, errepide berrirako jarduketa gisa. Honek udal-plangintza berrian eragin nabarmena izango du, eta udalerriko uholde-arriskuko eremuetan jardutea ahalbidetzen du.
Aurrerapenaren kopia bat eman zaie udal-ordezkaritza duten alderdi politiko guztiei, eta prozedura eta jendaurrean jartzeko bide egokia berrezarriko da, ahal bezain laster.