En este momento estás viendo Muskizko San Juan plazak disc golf zelaia izango du

Muskizko San Juan plazak disc golf zelaia izango du

Muskizko Udalak San Juan plazan disc golf zelai batez gozatzeko beharrezkoak diren elementuak diseinatu, hornitu eta jartzeko lanak esleitu ditu. 16.000 € baino gehiago bideratuko ditu uda baino lehen herritarrek disc golfa eta beste kirol batzuk egiteko gune honetaz gozatzeko aukera izan dezaten. Ezaugarri hauetako bakarra izango da penintsulan.

Espazio honek golfaren antzeko kirol bat egiteko 6 zulo izango ditu, baina makilen eta bolen ordez disko hegalari bat erabiliko da, eta zuloak metalezko saskiak izango dira.

Disc golfa frisbee bat metalezko saskian ahalik eta jaurtiketa gutxien eginez sartzean datza. Honela, kirol hau egiten duten pertsonek ibilbidea jarraitzen dute amaitu arte.

Ainara Leiba alkateak adierazi duenez, «kirol eskaintza berri hau izateko nahia gure bizilagunengandik eta ikastetxe batzuen partetik abiatu da». Zentzu honetan, Hezkuntzako zinegotzi Urtzi Aleak herritarren artean kirola orokorrean eta modalitate hori bereziki sustatzearen garrantzia azpimarratu du: «Disc golfa publiko guztientzat egokia izateagatik bereizten da eta belaunaldien arteko harremanak bultzatzeagatik».

Izan ere, Muskizko ikastetxeek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte instalazioak, eta disc golf nozioak jasoko dituzte.