En este momento estás viendo Pergola finkoa Muskizko Eguneko Zentroarentzako

Pergola finkoa Muskizko Eguneko Zentroarentzako

Muskizko Udalak 48.000 euro inbertitu ditu Eguneko Zentroaren fatxadaren aurrean 12×6 metroko pergola laukizuzena jartzeko. Horrela, zentroko erabiltzaileek beren jarduerak barruan egiteaz gain, aire zabalean ere egin ahal izango dituzte, eguzkitik eta euritik babestuta.

Horrez gainera, Eguneko Zentroko altzariak berritzea ere aurreikusi da. Zentroko ekipamendua hornitzeko eta instalatzeko zerbitzuaren lizitazioa atera du, eta gutxi gorabehera, 140.000 euroko inbertsioa egingo du, BEZa barne.